Gaur, ordenagailuaren atal garrantzitsu batzuei buruz hitz egingo dizuet.
Nik, prozesadorea zer den azalduko dizuet eta bukaeran beste blogeen linkak
utziko dizuet, bertan, beste ataleei buruzko informazioa aurkituko duzue.
Prozesadorea ordenagailu baten atala da
eta bertan dauden programen aginduak interpretatzen ditu eta datuak prozesatzen
ditu.
Lehenengo porzesadoreak neurrira diseinatu zituzten
ordenagailu handiago baten atal moduan. Prozesadorearen aplikazioak
diseinatzeko metodo garesti desagertu egin da eta horren ordez,
prozesadore merkeak eta estandarizatuak egin dira. Estandarizazio-joera
hori, ordenagailu zentralen eta mikroordenagailuen garaian hasi
zen eta asko azkartu zen zirkuitu integratua (IC) ezagun egin zenean, horri
esker, prozesadore konplexuagoak diseinatu eta fabrikatu daitezke .
Prozesadoreak txikiagotu eta estandarizatu egin direnez, bizitza modernoan
halako dispositibo digital gero eta gehiago daude, mikroprozesadore modernoak
alde guztietan daude; adibidez, autoetan, telebistetan, hozkailuetan, sakelako
telefonoetan...
Prozesadoreak egiten dituen konpainiarik ezagunena Intel da.
Hobeto ulertzeko bideo bat jarriko dizuet:
Ordenagailuaren beste ataleei buruzko informazioa:
No hay comentarios:
Publicar un comentario